Skip to content

NAHI DUGUN HERRIAko hautetsien agiria Kanbo behereko komiteak 2022ko agorrilaren 6an ezarritako afixari buruz, “offre spéciale: 1 sein montré, 1 verre offert !!!” argazkiarekin

Kanboko festak bukatu berriak dira eta noski pundua egiteko momentua etorri da. Bi urteko gelditze horren ondotik, denek goeitatzen genuen berriz hastea eta gure esperantzak gauzatu dira. Kalitatezko animazio anitz, adin guzietako festazaleak, turistak, tokiko jendeak. Orohar bilan baikorra.

Alta ez da dena hain ongi iragan… Noski festek gehikeria batzuk ekartzen dituzte, festen funtzioetarik bat da, bainan aldi honetan zenbait urrunegi joan dira, jendeen sekuritatea, diferentzien errespetua, pertsonen eta bereziki emazteen duintasuna zalantzan ezarriak izan baitira. Batzuek bere errua onartu eta barkamenak galdatu dituzte eta festa segurragoak izan daitezen engaiatzera prest dira.

Nahi Dugun Herriak, guti batzuen portaera sexista fermuki salatzen du portaera horrek beste gazteek egin lan gaitza zikintzen baitu. Zorigaitzez, batzuetan ohartzeko, gertatu behar ez liratekeen gertakariak beharrezkoak dira.

Mota guzietako bortizkerien kontrako borrokatzeko borontateak, heldu diren festen aktore guzien lehentasuna izan beharko du, horrek denen engaiamendua galdatuko du, herriko etxearena, partaide diren elkarte guziena, eta komiteena. Prebentziorik hoberena, informazioa, sentsibilizazioa eta hezkuntzan oinarrituak dira.

NAHI DUGUN HERRIAko hautetsiak