EKONOMIA ETA LABORANTXA
Gure herriak indargune ekonomiko handiak ditu jadanik. Horregatik, tokiko garapen iraunkor bat nahi dugu. 2017ko urtarrilaren lehenetik Euskal hirigune elkargoa gure lurraldearen « garapen ekonomikoaz » arduratzen da. Lurraldearen erakargarritasuna sustatzen duten aktore ekonomiko guziak sustengatzeko eta segitzeko ardura hartu behar du herriak.
Hortarako, ondoko ekintzak eramateko asmoa dugu :
- Urtean behin aktore ekonomiko guziak elkartuko ditugu, langintza sustengatzeko eta enplegua iraunkortzeko
-
Elkartasun eta gizarte ekonomia baten alde lanean ari diren enpresak erakarri :
◦ Merkatarien batasuna sustengatu
◦ Eusko monetaren partaide izaiteaz gain, bere erabilpena hedatzeko ahaleginak eraman - Lurralde gisa pentsatu nahi dugu, jadanik existitzen diren gune ekonomikoak osatzeko asmoarekin.
Kanboko laborariekin elkarlanean arituz, eta haien dinamikak segituz, tokikoa eta biologikoa den laborantxa bat nahi dugu. Euskal hirigune elkargoak sortu duen
lurralde elikadura hitzarmena (2014ko urriaren 13ko legea) plantan jartzeko bidea hartuko dugu, elikadura burujabetza lortzeko helburuarekin.
Honen bidean ondoko neurriak hartuko ditugu :
- Gaur egungo egoera eragileekin aztertu
- Herriko baserri proiektu bat landu.
- Kanboko egitura kolektiboak hornitzeko helburuarekin (eskola, kolegio, EHPAD, erietxe...) laborantxa biologikoan lan egin nahi duten laborarien instalazioa lagundu.
- Jakitateak trukatuz, laborantza biologikora pasatzeko laguntza bat eskaini
- Laborantxa produktuen saltze zuzena sustengatu : merkatua, AMAP, saskia...
- EHE-ak aurkeztutako lekuko elikadura proiektua bideratu, eskualdea elikadura burujabetza bidean jarri