EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA
2017ko urtarrilaren 1.ean sortua, EHEa hautetsi eta militante anitzek eraman ibilbide luze baten
ondorioa da.
EHEa bilakatu da lurralde guzirako balio duen proiektuen obratzeko tresna. Oreka bermatzeko asmoz, denetan eta denentzat, lurralde heineko gobernantza demokratiko baten eraikitzea defendatuko dugu. Erakunde honen sortzean aspalditik engaiatuak gira, gaurko auzapeza ez bezala, azkarki eta
baikorki parte hartuko dugu
Lehenago herriek kudeatzen zituzten zenbait eskumen, gaur EHEaren eskuetan daude : ura, mugikortasuna, ekonomia, lehen haurtzaroa, turismoa, kultura, igeri lekua, eta abar. EHEaren baitan, Kanbo ordezkatuko duten komunitate hautetsiek eginkizun garrantzitsu bat ukanen dute.
- EHEan defendatu, uraren kudeaketa publiko baten printzipioa, erabilpenaren araberako prezioekin.
- Lurralde guziko ekonomiaren berrantolatzearen gogoeta lanetan parte hartu. Gune ekonomiko berriak eraiki ordez, lur gero eta gehiago kontsumituz, lehentasuna eman diren guneen hobetzeari.
- Soutenir la politique communautaire des mobilités.
- Elkargoaren mugikortasunaren aldeko politika sostengatu.
- Kanboko turismo bulegoa EHEan sarrarazi eskaintzen koordinaketa hobe bat lortzeko eta turismoaren eremua lurralde gogoeta orokorrean integratzeko.
- Herriko igeri lekuaren antolaketa eraginkorrago bat sustatu : ordutegi, ardura, hornidura.
- Harrera behar bezalakoa izan dadin, lehen haurtzaroaren aldeko politikak sostengatu.
- EHEak 2019ko ekainean, bozkatu Emazte eta gizonen arteko berdintasun plana sustatu.