EUSKARA
Euskal Hirigune Elkargoak, Euskara gure lurraldeko hizkuntza dela ezagutu du. Hizkuntza parekotasuna segurtatzeko, baliabideak dituen politika aktibo eta ausartaren eramatea herriko etxearen errola da. Baita euskararen erabilerari eremu baikor baten prestatzea ere, euskara ikasi nahi duen hiztun berri oro sustengatuz.
Herriaren bizi publikoan Euskararen erabilera garatu eta sustatzeko benetako lan bat eraman nahi dugu.
- Herriko zerbitzu publiko guzietan euskararen erabilera sustatu eta sustengatuz.
- Herri kontseiluko baita kanpoko biztanlez osatutako talde bat sortuz, herriko hizkuntz politika garatzen laguntzeko.
- Euskarazko kultura ekimenak proposatuz.
- Euskararen ko-ofizialtasunaren aldeko desmartxetan parte hartuz.
- Biztanle berrien harrera antolatu, Kanboko herriko kultura eta hizkuntzen gaiari buruz indarra emanez.