Finantziak
Gure herria hobeki kudeatzeko, aitzinetik ikusi eta pentsatu! Hauxe da gure buruari finkatzen diogun helburua. Estatuaren diruztapenek gibel egiteak, epe luzerako urraspide batean sartzera behartzen gaitu. Aurretik pentsatuz, heldu diren urte eta mandatuetako, herriaren diru-ahalak ez ditugu arriskutan ezarriko. Horra zoin izanen diren gure ekintzak :
- Gure herriaren diru-egoera ebaluatzeko eta heldu diren urteetako jokoan dena zinez identifikatzeko, herriaren egoera ekonomikoaren audita eginaraziko dugu.
- Proiektu guzientzat gogoeta globala eta koherentea eramanen dugu.
- Beste lurraldeetako egiturei mota guzietako laguntzak galdatuko dizkiegu.
- Funtzionamenduko xahutzeak menpean atxikiko ditugu.
- Eraikin publikoen argitze eta berotze xahutzeak tipiaraziko ditugu.
- Maileguak banketxe etiko batzuei egingo dizkiegu.