Berriz erre ezezkoa !!!!!!!!

Egutegiek artetik sorpresa zinikoak eskaintzen dizkigute. Irailaren hastapen honetan, ETAk borroka armatua bukatua zegoela iragarri zuenetik 4. urtemugara heltzen ginela plazaratu zuten egunkariek eta baieztatu Parisen, uztailaren 8an bilkura izan zela Taubira ministroarekin presoen hurbilketa aztertzeko.

 

Biharamunean Taubira eta Catala, Frantzia eta Espainiako justizia ministroak Parisen biltzen ziren gai honen inguruan. Bilkuraren ondotik, prentsaurreko batean Taubirak berresten zuen bere jarrera hots « kasuz kasu eta arrazoi humanitarioengatik presoak hurbiltzeko borondatea zuela ». Catalak berak, betiko kartzela politikarekin jarraitzeko borondate irmoa errepikatzen zuen.

 

Kanbo aldean, azaroaren 2 honetan,  Lorentxa Beyrie euskal presoaren bigarren baldintzapeko askatasun eskaeraren emaitzaren zain ginen frango. Lorentxak 14 urte preso beteak, testuinguru politiko ‘’berri’’bat, baldintzapeko baldintzak esku artean, esperantza zerbait piztu zen guregan. Politikaz bizi diren pertsonengan konfiantza handirik ez ukanik ere, aukera ona izan zitekeen, Taubirarentzat Espainiako homologoaren jarreraz aldentzeko eta bere hitzak ekintza bihurtzeko. Aukera galdua !!

 

Baldintzapeko askatasunen epailearen agirian, Lorentxaren « bergizarteratze » proiektua ontzat emaiten da (etxea eta lana atxemateko obligazioa), haatik ez dira kondutan hartuak ez Lorentxak presondegian pasa dituen 14 urteak (‘”Lorentxaren eskaera goizegikoa da”. Baldintzapeko askatasun eskubidea du 2011z geroztik). Ez dira kondutan hartzen ere Aieteko deklarazioa eta ondotik etorri den ETArena, zeinetan iragartzen zuen ekintza armatuen bukaera, epaileentzat “errezidiba arriskua erreala da”!

Lorentxak askatasun baldintza zorrotzak eta bere herriaz urrun egoitea onartu arren, ez da nahikoa izan damutu beharko luke.

 

Damutu zertaz ? Damutzea askatasuna lortzeko… nor izan daiteke libre, hori onartuz gero ?

 

Lorentxak helegitea pausatu du.

 

Il do berean, berrikitan eskuratu zuen gutun bat :  Roannera eraman zuten (bere etxetik 700 kilometrotara) familiaz eta bere ingurumenaz hurbilago izan zedin! 8 orduko bidaia, zentzuz jokatuz derrigorrez autoz egin behar dena, astebururo 16 ordu, telefonoari so, bidea ongi pasatzen den arrengurarekin.

 

Ongi badakigu euskal preso politikoen zigortzeko edo askatzeko erabakiak ez direla juridikoak, politikoak baizik. Gure presoak, hain zuzen ere, politikoak direlakotz.

 

Agiri honen bidez, Dzi Dzau Lorentxaren sustengu komiteak, Euskal Herriak sufrimendu egoera batetik bake egoerara pasa nahi duen garai honetan, frantses justiziaren eta estatuaren bortizkeria eta tema gogorra kondenatu nahi ditu.

 

Mobilizatzera dei egiten dugu : Presoak etxera!

  • © 2014