Biltzar publikoa Zabalki gelan martxoaren 14an

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

80 inguru pertsona hurbildu dira NAHI DUGUN HERRIA zerrendak antolatu informazio bilkurara. Zerrenda sostengatzen duten lagunez gain tendentzia desberdinetako kanboarrak etorri dira programa xeheki ezagutzeko xedez.

Hirigintza, kultura eta honetan Arnaga espazioaren tokia, ekonomia eta bertako merkataritza, bizitegi sozialaren arazoa eta eraikuntzak, demokrazia parte-hartzailea izan dira jorratu eta eztabaidatu diren gai nagusiak.

Hor zeuden jende frankok beren iritziak, galderak edo desirak adieraz nahian hitza hartu dute. Parean ziren hautagaien hamar batek erantzunak molde ideki batean eman dizkie erakutsiz aldi berean zer izan daitekeen hautetsi eta herritarren arteko zinezko partaidetza demokratikoa.

Biltzarra burutu eta solasaldiek zerrendak eskaini trago baten inguruan oraino luzaz segitu zuten …

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA

  • © 2014