Skip to content

 

2019ko uztailaren 5ean, Pariseko Zigorren aplikazio epaitegiak,  duela 30 urte preso den Frédéric « Xistor » Haramboure-i baldintzapeko askatasuna onartu zion (2008ko apirilaz geroztik eskura zezakeen baldintzapeko askatasuna). Anti-terrorismoko ministerio publikoak berehala dei egin zuen. “Xistor” Haramboure kartzelan gelditu da, jadanik 30 urte preso pasa baditu ere, nahiz eta bere osasun egoera ezegonkorra den, eta bere eskaerak baldintzapeko askatasunerako baldintza guziak bete arren.

 

2019ko uztailaren 18an, gauza bera,  Pariseko Zigorren aplikazio epaitegiak,  duela 18 urte preso den Lorentxa Beyrie-ri baldintzapeko askatasuna onartu zion (2012az geroztik eskura zezakeen baldintzapeko askatasuna).  Anti-terrorismoko ministerio publikoak 24 orduko duda utzi ondoan,  dei egin du. Ondorioz Lorentxa kartzelan geldituko da.

 

Kasu batean edo bestean, Euskal herriko testuingurua ezagutzen dutenentzat aintzinatuak diren argumentuak ez dira sinesgarriak, ez gizarte zibilarengandik, ez alderdi desberdinengandik. Anti-terrorismoko Ministerio publikoak gerla, ETAren ber-egituratze, ihesaldi, eta azpijoko testu inguru bat asmatzen du, eta horri esker preso mantentzen ditu euskal preso politikoak.

 

Euskal Herrian, argumentu hauek adimen kolektiboaren kontrako iraintzat ditugu, tematze gogor honi esker euskal preso politikoak eta beren ingurukoei sufrimendua luzatzen eta emendatzen diete.

 

30 urte preso, 18 urte preso, ez zaie aski, ez zaie sekulan aski izanen. Gaur espero genuen, justizia erabaki bat berretsia izan zedin, horren ordez mendekiozko neurriak jaso ditugu.

 

Egoera hau ez dator bat Frantziako lehendakariaren hitzekin : « begiratzen ditudalarik gatazka konpontzeko eta armetatik ateratzeko azken urte hauek, ene ustez Euskal herria eredu bat da. Estatuaren betebeharra da mugimendua laguntzea (…) ez dugu Historia totelarazi behar, lagundu behar dugu. »

 

 

Eskatzen dugu, Estatuak bere adierazpenak gauza ditzan, bere lege propioak bete ditzan eta eskubide estatu batean onartezina diren egoerak bertan behera utz ditzan. .

Eskatzen dugu uda honetan iraganen diren dei auzien ondorioz, Frédéric Haramboure eta Lorentxa Beyrie,  askatuak izan daitezen.

 

 

 

Petizioa izenpetu : http://chng.it/ZgXZm2nvqY