Herri kudeaketa : Bru jaunak entrepresa buruak hautatzen ditu

Bere kanpainako martxoaren 17ko bilkuran, Vincent Bru jaunak argiki adierazten du Christian Devèze bere zerrenda kidearen ahotik, 10 milioi euro baino gehiagoko buxetaren kudeatzeko, entrepresa buruak deitzen dituela.

Segi aintzina, eta dakitenei, utz milioi horren kudeatzen… Hara zer ulertzen dugun azken egun hauetan azaldua den izaera « demokratiko » horri buruz, eta gisa berean  azken momentuko « ekologia » axola handi horren aitzinean.

Ez dute ahantziko urbanismoan izan den gorakada, espekulazioa eta herriko lurren salmenta etxeen merkatuko erakunde erraldoiei (Usimendia terrenoa lekuko).

Bakotxak bere buruari galda diezaiola Bru jaunak, azken 18 urteetan zer egin duen gure planetaren alde, azken puntan transizio ekologikoan murgildu aintzin.

Gure zerrenda, langile eta erretiratuz osatua da, eguneroko bizian murgilduak gira, herritarrek bizitzen dituzten zailtasun sozialak partekatzen ditugu, eta gure burua gai senditzen dugu herri horren kudeatzeko, herritarren behar hurbilenei erantzunez, finantzia eta urbanismo munduari zin egin gabe.

Ez dugu goitatu ekologia modan izaitea, ingurumenaz arduratzeko.Guretzat demokrazia ez da mugatzen bozka sekretuen antolaketan.

Gure demokrazia parte hartzailea da, herritarrekin etengabekoharremanetan, extra munizipalak izanen diren batzordeen bidez gauzatua.

Bozka Nahi Dugun Herria

  • © 2014