Mugikortasuna : bestela mugitu
Mugitzeko hautatzen dugun garraioak ondorio azkarrak ditu ingurumen, osasun, bizi sozial, lan eta zuzen-zuzenki herritarren erosteko ahalmenean.
Lehen desafioa dugu, kutxatzen ez duten garraiobide segur batzuen erabiltzeko posibilitatea ukan dezaten denek eta jendea bultzatzea garraio publikoen erabiltzera (autobus, trein).
Eraikitzen ari den EHEaren hiriarteko mugitze planaren helburuak sostengatuko ditugu. Horren karietara, beste batzuen artean, ondoko ekintzetan parte hartuko dugu :
MUGIKORTASUN EZTIAK
- Hiribarnean oinbideen jarraikitasuna segurtatu eta oinezkoei lehentasuna eman;
- Bizikleta eta oinezko ibilbideen berritze plan orokorra proposatu.
- Behar puntualentzat bizikleta batzuk proposatu.
- Haur karros eta mugikortasun mugatua duten pertsonen heltze errextasuna orokortu.
- Erabiltzaileak sentsibilizatu : deskubriarazi, esplikatu, praktika alternatiboei gustua eman (mugikortasun tailerrak gazteenentzat, eta abar).
GARRAIO PUBLIKOAK
- Mugikortasunen sindikatuak hasi duen hiri arteko joan-jinkarien bi urtetarako proiektua sostengatu eta hobetu.
- Mugitzeko molde ezberdinak elkartuko dituen tarifa politika orokor bat sortu txartel bakar bat eskainiz, ordutegi egokiak proposatu.
- Proposer une tarification sociale et tendre vers la gratuité pour tous.
- Tarifikazio sozial bat galdatu eta doakotasunera buruz joan.
- Dauden laguntzez informatu (adibidez, etxetik lanerako joan-jinarentzat harpidetzaren %50a nagusiaren gain da).
- Mugikortasun mugatua duten pertsonentzat eta elbarritasun egoeran diren pertsonentzat garraioen heltze errextasuna orokortu.
- Galdearen araberako garraio zerbitzua plantan ezarri.
- Bakarkako autoaren erabilpena ahal bezainbat saihesteko asmoz, mugitzeen gaia antolaketa proiektu berri guzietan sarrarazi.
- Haurren eskoletarainoko eremaitearen berrantolaketa gogoetatu (eskolako geltokien segurtasuna indartu, oinez ala bizikletazko ibilbide batzuk plantan ezarri eskoletako haurrentzat, burasoen arteko elkar laguntza sare batzuk garatu).
AUTOA
- Autokidetza sustatu informazioaren partekatzeko tresnak eta ingurumenean ongi integratuak izanen diren gune egokiak pentsatu.
- Ibilgailu mutualizazio sistema baten plantan ezartzea esperimentatu.
- Herriaren ibilgailu eta tresnen erosketetan lehentasuna eman gutiago kutxatzen dutenei.
- Kanboko bideetako istripu arriskuei buruzko lan talde bat plantan ezarri eta sentsibilizazio kanpainak antolatu.