Kohesioa ahaldundu : transmititu, partekatu eta ikasi
Kanboko ondare naturala, arkitekturala eta gorpuzgabea sustatu nahi ditugu. Azken urte hauetako elitismo eta deslotzea bazterrera utziz, egiazko politika kultural bat plantan jartzeko asmoa dugu.
Assantza gunearen baloratzeko gogoeta plantan jarriko dugu
- Lekuko artisten laguntzari esker, museo iraunkor bat sortuz. : Tillac, Etchevarria, Etchevers..
- Bizileku, animazio, sorkuntza edo belaunaldien arteko elkarretaratzeen egiteko posibilitateak aztertuko ditugu.
- Ondarearen zerbitzua sortu, Kanbo eta Euskal Herriaren historia ezagutarazteko, tokiko kultur aktoreen laguntzarekin.
- Amateurismoa garatzeko nahia dugu.
Arnaga, ez da soilik kanpoari begira den leku bat izan behar. Bertako
baratzeak berrerabili nahi ditugu festibal herrikoiak antolatzeko : antzerki, musika edota
erakusketak izan daitezkeenak.
Elkarte bizia, gizarte loturen ekarle, aberatsa eta dinamikoa da Kanbon. Denen beharrei
erantzuteko, herriak konzertazio bat antolatu behar du :
- Proiektuen plantan jartzeko, besta komiteak, baita beste elkarteak ere, sustengatu eta lagundu.
- Elkarteen eguna egonkortu.
- Elkartasun Pass bat sortu, kirol eta kultura arloko aktibitateetan errexkiago parte hartzeko.
- Artisau eta artisten ekimenak sustatu.
- Deba eta Kanboren arteko parekatzeari oldar eta zentzu gehiago eman ; arlo ezberdinetan ditugun usaiak elkarrekin partekatzeko, izan ekologian, parekotasunean, adindunen harreran edo demokrazia partehartzailean. Horretarako herri batzorde iraunkorra sortu.
- Kultur arloko aktore ezberdinekin elkarlana sustatu edo indartu (musika eskola, mediateka, zinema, AIEC gela, Arnaga). Gehiengo handiak partekatzen dituen proiektuekin sinergia positibo baten sorzeko.
- Edozein elkartek sortzen dituen iniziatibak sustengatu (kulturaren astea, kabalkada …).
Kultura eta kirol aktibitateetan aniztasuna sustatu nahi dugu.
Neska/mutikoen eta emazte/gizonen arteko berdintasunari arreta berezia emanen diogu ;
ohartzen girelako generoen arteko errespetua adin ttipienetik ikasi behar dela.