Politika Soziala
Politika sozial azkar eta ausarta eraman nahi dugu, kanboarrek dituzten behar zehatzen gainean oinarrituz. Belaunaldi desberdinen arteko lotura bultzatu nahi dugu, transmizioa eta jakinen trukaketa sustengatuz, lekuak eta ekipamenduak denentzat pentsatuz.
Proposatzen ditugun ekintzak :
- Jadanik existitzen diren zerbitzu publikoak defenditu denentzat.
- CCAS-aren ekintzak sustengatu.
- Herritarrak beren deretxoez informatu (kantina-laguntzak, herriko etxeko bekak, berokuntza laguntzak...), herriko aktibitate eta zerbitzuez eta horien eskuragarritasunaz.
- Herriko mutuela bat proposatu.
- Herritarren etxe bat sortu belaunaldien arteko lotura bultzatzeko, eta gazteentzat informazio gune bat ezarri. Toki horren animatzeko giza baliabideak eman, eta gazteen segipen bat segurtatu aisialdi guneetan (skatepark...).
- Bizitegi bat sortu urgentziazko egoereri aurre egiteko ( bikote bortizkeriak, bizi istripuak...).
- Elkartasun Pass bat sortu, kultura edo/ta kirol aktibitateetan izenak emaiteko.
- Adinekoentzat
- Lagundu eginahala luzaz etxean egon daitezen.
- Etxea eta zahar etxearen arteko harrera eskaintzak sortu.
- Belaunaldien arteko lotura lagundu, bizitegi partekatuak edo kolokazio iniziatibak garatuz.
- Mediku, zerbitzu sozial eta osasun zentroen arteko sare bat sortu, ospitalizazio zuzenak egiteko.