PROGRAMA

Kanbo herri hiritarra

Kanboarrek beren geroa eskuen artean har dezaten nahi dugu. Ez dugu ikusten gure mandatua pertsona bakar batzuen arteko ariketa gisa, ez baitugu nahi batzuen hautuak beste guziei inposatuak izan zakizkien.

Informatzera, aholku galdatzera, elkar aditzera, elkarrekin eraikitzera bermatuko gira, gardentasunik handienean.

Parte hartzea sustatzeko herritarrei zinezko erabakitzeko ahalmena eman nahi diegu.

Harrera liburuxka

Kanbo ez da bakarrik turismo sasoian baina bai urte guzian bizi den herri bat. Herri liburuxka
baten sortzea inportantea da, paperean eta numerikoan, kanboar berri eta aspaldiko
bizitzaileentzat. Alabainan, zertarako balio dute laguntza neurriek gutti batzuek baizik ez
badituzte ezagutzen ?
Liburu honek bi xede nagusi ukanen ditu, herriaren funtzionamenduaz informatuko du eta
zailtasun momentuetarako, erabiltzen ahal diren errekurtso guzien zerrenda emanen du.
Elkartasuna ez baita hitz hutsetara baizik mugatu behar.
Herriko etxearen internet guneak hortan lagunduko du. Herritarrek eskuen artean izango duten
tresna horrek praktika onez informatuko du, halaber herriaren eta Euskal Herriko Elkargoaren
zerbitzuez.

Proiektuen segimendua

Auzo batzorde, biltzar publiko eta herriko etxearen guneko segimendu fitxei esker, proiektuen
jarraipenaz komunikatuko dugu. Emaitzaren politika bat eramanen dugu. Ekintza bakoitzaren
ondotik emaitza neurtua eta publikatua izanen da.
Emaitza etsigarria balitz, gordetzea, kaltegarria eta faltsukeria litzateke ! Gure hautu txarrak
azter ditzagun hutsak ez errepikatzeko eta ondoko proiektua hobetzeko.
Jadanik erran dugun bezala lankidetzako batzordeek (hautetsi, herriko langile eta hiritarrak)
proiektu handiak segituko dituzte, bai elkar-eraikuntzaren tenorean bai emaitzen publikatzeko
garaian.

Herriko kontseilua

Erregularki biltzen da gai berezien aipatzeko eta erabakien bozkatzeko. Azken mandatu
honetan, onartu ez genuen erabaki baten ondoren, bilkura agiriak ez ziren gehiago herriaren
gunean agertu. Publikatuak diren bildumek ez dituzte hautetsiek egin galderak eta iragan diren
eztabaidak behar bezala azaltzen. Ondorioz, erabakien arrazoinak eta ondorioak ez dira argiki
agertzen.
Hartuko ditugun neurriei esker, informazioaren banaketa eta denen parte hartzea lagunduko
ditugu, bazterketarik gabe eta gardentasunean.

Gardentasunaren jarraipenaren batzordea

Gardentasunaren bermatzeko emaitzaren politika bat eramanen dugu.
Egunerokoan, zaila izan daiteke finkatuak izan diren xedeekiko behar den gibelapena atxikitzea.
Bost boluntarioz, osatutako Gardentasunaren jarraipenaren batzorde bat osatua izanen da (
hautetsi, teknikari, herriko kontseilutik kanpoko jende, bolondres,..) . Batzorde horren ohar
idatziak, herriko kontseiluaren bilkura agiriekin batean agertuko dira, gardentasunaren

jokamolde onak bermatuz.
Bere baitarik edo herritar multzo batek galdaturik lan egiten ahalko du.

Funtzionamenduko bi aldaketa ekarriko dizkiogu herriko kontseiluari

Aurreikusi, gure herriaren geroa hobeki kudeatzeko, hauxe da gure buruari finkatzen diogun helburua