Trantsizio ekologikoa
Trantsizio ekologikoa da ezinbestez orain hartu behar dugun bidea. Sail honetan gure herriak beranta hartu du, ondoko proiektuak bultzatuko ditugu :
- Egoitza publikoetan energia hobeki menperatu, eraikin berrietan edo arraberritzeetan energia positiboak erabili.
- %100 berriztagarria diren energiak erabiltzera jo, hornitzailetzat Enargia hautatuz, tokiko ekoizpena sustatuz eta herritaren proiektuak lagunduz (I-ENER). Argi publikoetan behar gabeko xahutzearen kontrako politika eramanez (norbait ibiltzen delarik bakarrik piztuz, energia gutiago kontsumitzen duten anpoilak edo eguzki panelak erabiliz) bai eta egoitza eta ekipamendu publikoetan, bertako %100 berriztagarri den argindar, gas, edo egurra baliatuz.
- Gune publikoetan argi indarraren erabilpena zaindu, debaldetan xahutu gabe - Ondakinen murriztearen alde lan egin (ZERO ondakin/ZERO xahuketa) biztanleriaren baitan interesa piztuz, konparazione prezioen bidez, konposta egite kolektiboa bereziki, bultzatuz.
- Euskal Hirigune Elkargoaren tokiko klima-aire-energia plana obratu biztanleriaren baitan interesa piztuz, konparazione prezioen bidez, konposta egite kolektiboa bereziki, bultzatuz.
- Edateko ura aurreztu, bereziki ura berreskuratzeko untziak ezarriz egoitza publikoetan.
Trantsizio ekologikoa zeharkako gaia izanki eta ikusirik zer garrantzia duen gure proiektuan, beste proposamen anitz atxemanen dituzue gure programan zehar.