Skip to content

Auzapez Jauna,

Ohiturarik ez dut gutunen idazteko, bainan aldi honetan beharrezkoa dela iduritzen zait.Alde batetik zure betiko lelokeriek errotuko nindutela pentsatzen baitut eta beste aldetik, idatzirik hemen erranen dudanak oraingo eta lehengo komiteko kide gazte guzier sustengua erakusteko xedea baitu.

Ulertzen duzuia zertara joango dudan? « Herriko bestak berriz piztuko dituzula » diozu esaldi horrek sutan ezarri nau! Mintzatu zirea bederen hunkituak diren pertsoneekin? Zergatik bakarrik epaitzen dituzu gaineko komiteko kideak? « Biztanle guzientzako … bestak erakargarriagoak izateko » » diozunean, zein da hunkitu nahi duzun publikoa herriko besteentzat? Zure erranetan Kanboko bestek arrakasta gutiago dutela dirudi, pentsatu duzu behar bada karrosak berriz ateraraztea karriketan ? Alta jakin ezazu kanboarrek ez dutela hain gustukoa eta elkarteak ere bai senditzen zirela aseak baino aseagoak pasatu duten denborarekin. Ez du batere kentzen egun batez berriz agertzen ahalko direla karrosak desfilatzen bainan urte guziz, ez du merexi.

Eta igandeko formula ez zaizu komeni ? Hasteko Kanborrei BAI eta pestetara hurbiltzen bazine Kanbo eta inguruetako jendearentzat udako hitzordu nagusi bat dela jakingo zinuke.Lehen urtean ez zira agertu ere, hala ere leporatuz komitekoei karrosak kentzea eta kritikak eginez.

…Ondoko komiteko kide gazteak sartu dira geroztik ideiak ekarriz eta freskotasuna ere. Emaitza hasten da senditzen  eta nahi dazkotet eman ene goresmen beroenak.

Hemen azaldu dudan guziarengatik, aholkatzen dautzut ahal bezain fite komiteko kide guziekin solasa ber piztea, berriz abiaraztea.

Hainbeste ardura ukaitea, hainbeste denbora pasatzea, kudeaketa, 18 eta 25 urteko gazteentzat ez da gutti ! Auzapez gisa, betebeharra duzu hitzartzea, entzutea eta sustengatzea Kanboko gazteria !Bainan hori ez da agertzen zure nahikerietan !

Eskerrak entzunik.

Agurrak.

Mayi