Skip to content
💜 Nahi Dugun Herria taldea pozten da Herriko hauteskundeetan Kanbon izan den mobilizazio eta interes handiaz.
 
Guretzat garrantzitsuak diren gaien inguruan eztabaidatzea — ingurumena eta laborantza lurren babesa, etxebizitzarako sarbidea, gizarte soziala, berdintasuna eta euskararen defentsa — poz handi bat izan da.
 
Gehiago izaitea amestu ginuen ezker abertzaleen baloreak defendatzeko, baina konfiantza egin diguzuen guziei: bihotz bihotzetik Milesker . Gure betebeharra zen ahots horiek bigarren itzulira eramatea.
Gaur Kanbo aro berri batean sartzen da. Adi egonen gira: hitzak bete egin behar dira.
 
Nahi Dugun Herriko kide bakoitzak, bere neurrian, gure baloreak bizirik mantentzen jarraituko du: entzutea, hurbiltasuna, desberdintasunen eta osagarritasunen errespetua. Elkar gurutzatzen segituko dugu merkatuan, parkeetan, eskolan, dendetan, ostatuetan, elkarteetan… Badakizue nun aurkitzen ahal gaituzuen! 🫶

Nor gira ?

Herriko Etxean edo tokiko erakundeetan (CCAS, Errobi poloan, Mugikortasun Sindikatuan, EHEn), gure hautetsiek tinko defenditu dituzte Kanboarren interesak.Esperientzia horrek hiriaren eta hunen erronken ezagutza zehatz bat eman digu.

2026ari begira, talde berritu bat aurkezten dugu, metodo argi batek bultzaturik: hurbiltasuna, entzutea eta erabaki konkretuen hartzea.Kanbon bizi diren eta eskuragarri diren hautetsiak izanen gira, herriko langile, tokiko eragile eta herritarrekin lotura estuan lan eginen dutenak, eguneroko beharrei erantzun zehatzak emateko.

Abertzaleak, ezkerrekoak, ekologistak eta feministak gira. Interes orokorra izanen da gure herriko ekintzaren bihotzean, elkartasunean oinarritutako, bizia eta etorkizunera begira den herri baten eraikitzeko.

Gure taldea