Skip to content

 

« Nahi dugun herriak » errektoretzak brebetako zientzietako euskarazko kopiak ez zuzentzearen aurrean ihardetsi nahi du.

Nahi dugun herriarentzat berri arrunt txarra da hori, joan den urtean onartua izan dena, aurten, ez baita onartua.

Hori, euskarari onik ekartzen ez dion hautu politiko bat da.

Gure sustengu osoa ekarri nahi dugu Seaska eta euskaraz erantzun duten ikasle guzieri. Horrez gain, jakinarazi nahi dugu izanen diren mobilizazio guzietan parte hartuko dugula, aurtengo kopiak zuzenduak izan daitezen eta heldu diren urteetan azterketak hautatutako hizkuntzan pasatzeko eskubidea ukan dezaten. ( Euskaraz- Bretoieraz- Kortsikeraz…)