Hirigintza

Hirigintzak biharko Kanbo marrazten du. Hirigintza ez da purrusken politika bat izaiten ahal : erdizka pentsatuak diren proeiktuak baztertu behar dira, ikuspegi orokorra garatu behar da.
Hirigintzak elkarrekin bizitzea garatu eta ahalbidetu behar du.
Antolaketak pentsatuak izan behar dira publiko guzien beharrei erantzuteko, sustatuz erabiltzaileen arteko trukaketak, horren segurtatzeko herriko kontseilutik kanpoko batzordeak sortuko ditugu.

Hirigintzako tokiko planoa (PLU) : Antolaketarako tresna

Hautetsiak tresna hortaz jabetu behar dira gure herriaren antolaketarako ardatz nagusiak definitzeko.

Gure lehen neurria izanen da Marieniako eta Mulieniako lurrak berriz laborantxa lur bilakaraztea.

Etxebizitzaren politika ausarta

Etxebizitzaren gaia tratatzen dugularik Kanbon, kondutan hartu behar dugu tokiko jendea plantatzen lagundu behar dugula, bereziki gazteak.

Hauek dira bideratuko ditugun ekintzak :

Eremu publikoak, elkarretaratze eta bizi tokiak

Jadanik ditugun eremu publikoetan eragin nahi dugu, erabilera hobetzeko eta azkartzeko :

Oinezkoen lekua sustatu Kanbon

Kanboarrek beren herria beregana dezaten ahaleginak eginen ditugu, horretarako lehenesten
dugu mugikortasun goxoen azkartzea.
Ohidura horiek indargune izanen dira Kanboko biztanleriarentzat.
Defendatuko dugun turismoa, Biharko turismoa, familiarra, iraunkorra, zentzuzkoa , ongi izateari eta osagarriari lotua izanen da.

Errobi bazterren antolatzea

Kanbok indargune natural ukaezinak ditu. Inguramenetik balio handiko baliabideak eskaintzen dizkio eta horri esker ur-herri garrantzitsuena da Ipar Euskal Herrian.

Errobi inguruan antolatze proiektu bat garatu nahi ginuke karrika eta behereko plaza lotzeko :