Skip to content

Jaztik Emaitza elkarteak pilota leihaketa bat antolatzen du Paskalekun. 2014 koaren arrakasta ikusirik, suhartasunez betetako gazte hauek, abentura aurten ere  errepikatzea erabaki zuten. Halere arazo bat argetu zen lehiaketa denboran : plaza horrek ez du sarerik eta gure gazteek pilota andana bat galdu dute… Hala izanik ere urteko diru laguntza ez zaie emendatua izan (alabainan beste elkarte guziek bezala ). Festa, animazio eta gazteen batzordearen kontseilari arduradunak jakinarazi zien sare bat ezarria izanen zela 2015eko lehiaketarako.

Data heldu zela, baina aldiz sarearen berririk  ez, ikusirik , Emaitzak galdaturik, kontseiluan (2015/04/13)  aipatzea erabaki genuen. Hartan erantzun ziguten sarea erosia izan zela baina frontoiaren estatu txarra ikusirik ez zela ezartzen ahalko eta obra premiatsu batzuk beharrezkoak zirela. Argibide horiek ez arras konbentziturik, nahasketa handienean, haserrea eta ez ulertzea batzuen aldetik, haien artean majoritateko batzuk, informazioketa joatea deliberatu genuen. Eta hara nun deusik ez den egina izan, sarea nehork ez du erosi, halaber, nehork ere ez entrepresa bereziturik deitu, eta abar…

HONEN IRAKASPENA : ez ditu oposizioak bakarrik bere informazioak egiaztatu behar !!

paskalekun ametsetako lukainka