Skip to content

Auzapezak eta bere herriko kontseiluak, camping-car-entzako aparkaleku baten egiteko proiektua du, zentzu honetan, 2014ko azaroaren 12an, estatuko zerbitzuen laguntza galdegin du. Bertako biztanleek begi txarrez ikusten bazuten ere, Errobi ibaitik hain hurbil izaiteak arrengura sortzen baitie (uholde eta kutsadura arriskuak), eta hara joaiteko bidea hertsiegia baita, hautatu zuten kokalekua Kanboko “Halte”-aren bidean zen. NAHI DUGUN HERRIA elkarteak erabaki zuen erakunde eta pertsona zonbaitengana joaitea (DDTM- su prefeta- Chaîne Thermale et du Soleil-eko zuzendaria den  Guerard jauna – Sylviane ALAUX deputatua) zuzenki edo postaz dozier oso bat presentatuz. Dozier honetan, besteak beste uztailaren 4eko uholdeen argazkiak baziren, iduriz orain arte herriko etxeko gehiengoko taldeak aipatzea ahantzi zuena. Harrigarria da ere ikustea, horiek berak, nola tematu diren erraten, uztailaren 4eko uholdeen ondotik ere, eremu hau ez zuela urak estali (ikus 2014/07/21ko herriko kontseiluko bilduma).

2015eko otsailaren 11an estatuko zerbitzua den DDTMetik gutun bat heldu da herriko etxerat, zeinetan agertzen den, hautatua izan den eremua, Errobi ibaitik hurbil izanez, urak estal dezakeen eremuan dela, eta azterketa berri batzu egin ezean, badirudiela ez dela tokirik egokiena.

Orain arte, gehiengoko taldeak, beti erran digu xekatua zuela beste eremu bat aparkaleku horren egiteko, eta Halte-eko bide hau zela aukera bakarra. Ondorioz ez da Camping-car aparkalekurik izanen Kanbon, baina badakigu “xekatzen duenak atxemaiten duela”. Horiek horrela segur gira zerbait atxemanen dutela, nahi badute ere ideia zenbait emaiten ahalko diegu!!