Skip to content

10 urtez borrokan Kanboko laborantxako lurren zaintzeko

Duela kasik 10 urte hasi ginen Marieniako ordokian aurreikusitako higiezinen proiektuaren kontra borrokatzen. Borroka honi buruzko oroigarri bat eta puntu bat egiteko aukera da.

Borroka horren bilduma labur bat

2014 : PLUaren berrikuspen orokorra abiatzen da.

2015 : Herriko etxeak Marienia eraikigarri bilakatzeko aldaketa partzial baten eskaera egiten du.
Nahi Dugun Herriak (NDH) prefetura interpelatzen du aldaketaren interesari buruz. Denbora berean, berrikuspena abian jartzen da. Prefetak NDHri arrazoia eman dio eta aldaketa eskaera gelditu du.

2018 : inkesta publikoak 171 ohar jasotzen ditu, arras ezohikoa dena holako kasu batean. Gainera, Marienia, Mulienia eta Usimendiako laborantxa lurren artifizializazioaren kontrako petizioak 1300 izenpetze biltzen ditu. Biztanleriak ez du 10 hektareako lur elikagarria artifizializatzen duen PLU hori nahi.

2019ko otsaila : Kanboko herriko kontseiluak PLUaren alde bozkatzen du, eta ondotik Euskal Herriko Herri elkargoak PLU hori baieztatzen du.

2019ko maiatza : Auzi-errekurtsoa PLUaren aldaketaren kontra Paueko Administrazio Auzitegian CADE, Lurzaindia, NDH eta JP Alamanen eskutik.

2020ko urria : Bouygues-ek eraikitzeko permisaren galdea egiten du Herriko Etxean.

2021ko ekaina : Herriko Etxeak permisa Bouygues-ri emaiten dio. NDHk PLUaren araudiarekiko araberakotasun eskas bat eguneratzen du. Herriko etxea, prozedura desbideratze delituaz akusatua izateko arriskuan, entseatzen da araudia aldarazten EHEko hirigintza zerbitzuaren mailan. Azken hau, guk abisaturik, ez du Herriko Etxearen eskaerari segidarik emaiten.

2021ko azaroa : Eraikitzeko baimenaren kontrako auzi errekurtsoa Paueko Administrazio Auzitegian CADEn eskutik.

2022ko apirila : Manifestazioa Kanbon. 1300 pertsona eta berrogeita hamar bat traktore : laborantxa mundua kexu da.

2022ko ekaina : Paueko Administrazio Auzitegiaren gure errekurtsoaren kontrako iritzia PLUari buruz.

2022ko iraila : Erabaki horren kontrako deia Bordeleko Administrazio Auzitegian CADE et JP Alamanen eskutik.

2022ko urria : Hiru egunez, Marieniako eremuaren okupazioa, 1500 inguru pertsonen parte hartzearekin. Manifestazioa hiri erditik Marieniarat, 800 pertsona eta hirurogoita hamar traktoreen parte hartzearekin. Horrez gain, petizio berri batek 3222 izenpetze biltzen ditu.

2023ko maiatza : Audentzia Paueko Administrazio Auzitegian, Bouygues-ek aurkeztutako eraikuntza baimenaren aurkako errekurtsoari buruz.

2023ko ekaina : Paueko Administrazio Auzitegiak Bouygues-ek aurkeztutako eraikuntza baimena ezeztatzen du.

Beste elementu bat gehitzen da Auzitegi Administratiboak Bouygues-ek aurkeztu duen eraikitzeko baimena (legez kontrakoa) ukatu baitu.
4 urte eta erdi dira Kanboko PLUaren berrikuspena bozkatu zela, eta egoera oraindik blokatua da.
Herriko etxea tematzen da Marieniako lur eremua urbanizagarri bihurtzen, etxebizitza sozialen aitzakian.

Etxebizitza sozialen beharra

Legeak hiria behartzen du etxebizitza sozialen % 25 ekoiztera % 7 baizik ez dituelarik, 25 urtez agintean egon diren hautetsien antizipazio eskasaren ondorioz. Etxebizitza sozialen defizit horrek herria 100.000 euroko isun bat ordaintzera behartuko du ez badu eremu horretanindar gehio egiten.
Etxebizitzaren arazoaz aspalditik sentsibilizatuak, baina baita laborantxako lur elikagarrien zaintzaz ere, laborantxaz kanpoko lurretan eraikitzearen alde gaude, hutsi diren etxe berritzeen alde ere.
Gainera, Bouygues promotorea 60 etxebizitzetako programa bat egiten ari da, horietarik % 50a sozialak, 9 BRS (Bail Réel Solidaire) baliabidearen barne hirigunean, eta ez gira horren kontra asaldatu.

Habitat Sud Atlantic-ek 14 bizitegi eginen ditu BRS baliabidearen barne Nivaldia lantegi ohian. Kasu hortan ere arras ados baikor agertu gira.
Pribatu batek erosi duen Villa Juliette 6-8 etxebizitza bilakatuko da, horien baitan zonbait sozialak.
« La maison basque » mediku zentro ohia berritzen ari da 6 apartamendu ekoizteko.
Iguskian auzoan, OAP ( Orientation d’Aménagement et de Programmation) bat martxan ezarria da, 54 bizitegiko proiektu batekin.
Hiri erdian, hutsa den Argia mediku zentro ohian hamarnaka bizitegi sortzen ahalko ditaizke zonifikazioa aldatuz geroz.
Azkenik, hor dugu Beaulieu eta bere ondoko eraikinak (Petit Franclet, La Lorraine, Villa Halarry) herriak erosi dituenak EPFLen (Etablissement Public Foncier Local) laguntzarekin. Horiek berrituz, bizitegi kopuru haundi bat egiten ahalko ditaizke.

Horrez gain, EPLF-ek eginiko lehen diagnostiko baten ondotik, SOLIHAk (solidaires pour l’habitat, PACT ohia) azterketa bat ereman du. Azterketa horren arabera, Kanbon 107 bizitegi huts badira (84 apartamendu eta 23 etxe). Horietarik 46k (39 apartamendu eta 7 etxe), ANAHren (Agence nationale de l’habitat) diru laguntzak unkitzen ahalko lituzkete.

Etxebizitza sozialak : bai, bainan ez laborantxako lurretan

Argi da, laborantxako lurrak suntsiti gabe, etxebizitza sozialak sortzeko aukera anitz badirela !

Laborantxako lurrek hainbat funtzio dituzte :
– populazioa elikatzen dute,
– ekosistemak zaintzen dituzte eta desoreka klimatikoa emekitzen dute (azken urte hauetan, uholde anitz eta bortitzak gertatu dira),
– Laborariei duintasunez bizitzeko aukera ematen diete zirkuitu laburrak erabiliz.

Deveze jaunari galdegiten diogu bizi-elementu horiek biztanleentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat kontuan har ditzala. Erabaki arduratsu eta duin baten hartzeko aukera du, bere administratuez kezkatua eta bere ingurumen orokorraz.

10 urte borroka hasi denetik.
10 urte horietan, herritarrekin, laborariekin, gure lagun diren CADE, Lurzaindia eta OSTIAko militanteekin topaketa zintzoak egin ditugu. Sortutako lotura horiek indarra eman digute 10 urtez eta, behar izanez geroz, beharko den denboran borrokan segitzeko.