Skip to content

 

Nahi Dugun Herria zerrendak jakinarazten dautzue auzoen arteko autobus joan jinkari bat antolatuko duela martxoaren 15 ean goizeko 9 etatik arratsaldeko 2ak arte.

Oraingo Herriko Kontseiluak hitz emana zuen bere azken kanpainan bainan ez du sekulan gauzatu ! Larunbat goizeko ekintzak, proiektu egingarri bat dela eta lehentasun eta nahikeri arazo bat baizik ez  dela Herriko Etxearen gandik erakutsiko du !

Donapetria – Hiribarnea ibilbide (Donapetria auzoko autobus geltokian)

Joan-Jinkaria_Donapetria

Iguzkian – Hiribarnea ibilbide (Hil herriaren sartzearen ondoan)

Joan-Jinkaria_Iguzkian

Kanbo behera – Hiribarnea ibilbide (Lorategi publikoko autobus geltokian)

Joan-Jinkaria_kanboBehera

Marienia – Hiribarnea ibilbide (Berhartia karrikako autobus geltokitik)

Joan-Jinkaria_Mariena

Bixta eder Kanpina – Hiribarnea ibilbide (kanpinako biribilgunean)

Joan-Jinkaria_Kanpina

 

Herri barnean, Nahi Dugun Herria mahain bat instalatuko dugu Prentsa saltegiberriaren ondoan.

Joan-Jinkaria_Hiribarnea

Auzo bakoitzaren geltokian tenoreak eta  afitxak ikusgai izanen dira.