Skip to content

MARIENIA : BORROKAK SEGITZEN DU !

Kanboko sartzean diren Marieniako laborantxako lurrak, Kanboko Tokiko Hirigintza Planoaren (THP edo PLU) 2019eko aldaketak eraikigarri bilakarazi ditu. Errekurtso batzu ezarri ditugu auzitegi administratiboan Nahi Dugun Herriak, Lurzaindiak eta CADE-k lur horiek laborantxako atxikiak izan ditezen.

Gaur egun, oraino THP-ari buruzko auzitegiaren erabakiaren beha gira.

Hala ere, 2021eko ekainean eraikitzeko baimen bat Bouygues Immobilier-ri onartua zaio ehun bat etxebizitza eraikitzeko.
Baimen horren kontrako errekurtso berri bat pausatua izan da, legea errespetatzen ez duelako. Bere aldetik, Herriko Etxeak afera xuritzen entseatzen da bere THPa Bouygues Immobilier-ren proiektuari egokituz.

Orain arte eremanak izan diren ekintzeri esker, proiektu zentzugabe hori ezagutarazia eta gibelarazia izan da.

Dugun informazioa zuekin partekatu nahi dugu eta lur horiek laborantxako betiko galduak izan ez ditezen beharrezkoa den mobilizazioaren prestatu.
 
Horretarako, Biltzar Publiko bat antolatzen dugu Azaroaren 25an arratseko 7etan, Kanboko Larrazkena gelan.
Higiezin enpresak ehun etxebizitza eraikitzeko erosi duen laborantza lur saila.