Gure alde bozkatu dutenei baita kanpaina denboran sostengua ekarri diguten guziei gure esker beroenak ! % 27,70ko emaitzari esker oposizioko 4 hautetsi Herriko Kontseiluan sartuko dira, Argitxu Hiriart-Urruty, Philippe Bacardatz, Nathalie Aicaguerre eta Pantxo Michelena bai eta hautetsi bat Errobi Herri Elkargoan, Argitxu Hiriart-Urruty.
Lortu dugun emaitza bitan historikoa agertzen zaigu: lehen aldikoz abertzaleek Kanbo herriaren kudeaketan parte hartuko dute eta denbora berean 2012ko legebiltzarreko eta 2008ko kantonamenduko hauteskundeei begira 500 boz irabazi ditugu.
Beraz aitzinamendu azkarra, gure taldeak gauzatu duen alimaleko lanaren ondorioa eta bereziki emazte eta gazte suharren fruitua, denak elkarrekin jokatuz herritarrei proposatu baitiegu jendea, lotura soziala eta Kanboko aberastasun guziak erdi-erdian dituen proiektu bat. Gure programaren banatzen ibili girelarik erakutsi diguzuen begitarte onak hunki gaitu eta horretaz ere eskertu nahi zaituztegu.
Gisa berean azpimarratu nahi dugu webgunea moldatu duen Sylvine FAU lagunak obratu lan bikaina.
Denei esker zinezko oposizio bat, abertzalea, ezkerrekoa eta ekologista izanen da azkenean Kanboko Herriko Etxean eta jakin ezazue zuen laguntzarekin gauzak barnetik hartuko ditugula Kanbo eta Kanboarren onetan gure ideiak aitzinarazteko. Demokrazia parte-hartzailea izanez gure proiektuaren ardatz nagusia, saiatuko gira manera batez edo bestez populazioarekin beti harremanetan egotea, preseski blog honen bitartez, berriak hartzeko eta emateko gune aktibo bilakatzeko gisan laster birmoldatua izanen dena .
Milesker eta laster arte. “