Le Pôle Errobi

Euskal Hirigune Elkargoa 59 gunetan da, lurralde osoan banatuak (administrazio eraikinak, haurzaindegiak, pizinak, mediateka, zentro teknikoak).
Hirigune Elkargoko hamar toki hautatuak izan dira zerbitzu komunitarioen erabiltzaileen harreman « leihatila » izateko.

Hirigune Elkargoko egoitzak, halaber, hautetsientzat leku aproposa dira; izan ere, tokiko proiektuei eskainitako lurralde-batzordeen, zenbait batzorde tematikoren eta gida-batzordeen bilerak egiten dira bertan.

Errobi Poloaren eskumenak

  • Garapen ekonomikoa :

Eremu ekonomikoen sortzea eta antolaketa
Lurraldearen garapen ekonomikoa laguntzen duten : ikerketa, sustapena, komunikazioa, laguntza etabar.

  • Lurraldearen antolaketa :

Baiona eta hego Landesen hiriguneko SCOT-ean parte hartzea

  • Euskararen sustapena :

Euskararen atxikitzearen eta bere erabilpenaren sustatzearen aldeko herri arteko ekintzak, Euskararen erakunde publikoarekin batera.

  • Erreken mantentze eta zaharberritze obrak :

Bide berdeak alde batera utzita, eta Estatuaren eta erriberako jabeen erantzukizunei kalterik egin gabe, lehentasunezko eta interes orokorreko lanak gauzatzea.

  • Uraren antolaketa eta kudeaketa eskemaren (S.A.G.E.) moldaketan parte hartzea : Ur baliabideen kudeaketan eta begiratzen parte hartzea.

  • Hondakinen biltzea eta tratamendua

  • Interes Komunitarioko etxebizitza-politika eta, interes Komunitarioko eragiketen bidez, desgaitasunen bat duten pertsonen etxebizitzaren alde jardutea
 
 

Gure hautetsiak Errobi Poloan

Argitxu Hiriart-Urruty

  • Garraio sindikatuan hautetsia