Aller au contenu

Luzaz xekatu dugu Kanbon andeatua ez den bide puska bat, eta azkenean atxeman dugu! Bainan leku hortan, famatua bilakatu den oilar bat agertu zauku. Aise asmatuko duzue nun den akatsik gabeko bide puska tipi hori ? ARNAGAn bistan dena. Harrigarriena afera hontan, Herriko Etxearen leku hortan obren egiteko erabakia da. Arras estadio onean zen mundruna hautsi berria izan da eta harriskola orail batzuz ordezkatua izanen da 100 metra luze eta 4 metra zabaleko eremu batean, dena harmonian izaiteko. Segurraz ere, usaian bezela, esplikazio bitxi batzu entzunen ditugu, eta bereziki erranaldi magikoa : « obra horien %80a estadoak, herrialdeak eta departamenduak pagatzen dituzte ». Bainan elkargo horiek nundik dute dirua ez bada gure zergetatik ? Eta oroz gainetik zonbat kosta dute obra horiek ? ez baitira sekulan aipatuak izan, ez herri kontseiluan, ez eta ere komisioneen baitan.

Bat-batean iedia bat gogorat jiten zaigu : Herriko Etxeak erakustokiaren bisiten kalitatearen heina hobetzeko (auzapezaren erranetan) 2014ean 32 000 eurotan erositako  beharriordeak sal lezazke, nehoiz ez baitira erabiliak izan (sobera konplikatuak direlako).