Skip to content

Marieniaren defentsan : Paueko epaitegian audientzia

Marienia ardiak

2022ko ekainaren 28an, Paueko auzitegi administratiboan, instrukzio hiru urte luzeren ondoan, CADE, LURZAINDIA, NAHI DUGUN HERRIA eta hiru partikularrek 2019an, Kanboko THParen kontra aurkeztu errekurtsoei buruzko audentzia iragan da.

Auzitegi administratiboaren lehendakariak bere erantzuna udan zehar emanen du.

Txostengile publikoaren konklusioak gure aldekoak ez izanik ere, audentzian gertatu diren esku hartzeak maila handikoak izan dira. Argudio sendoak aurkeztu ahal izan ditugu eta elkarteek, herriak eta laborantxa munduko traktoreek sostengatu mobilizazioak oroitarazi ditugu.

Mintzalari guziek bat egin dute bi aldiz hiltzen duen THP kaltegarri honen inkoherentzien azpimarratzeko, lehen aldian, lur emankorrenak eraikigarriak bilakaraziz, bigarren aldian, laborantxa lurrak izendatuz laborantxarako erabil ezinak diren lur puxka, baratze ala patar tzar batzuk.

THP honen makurkeriak hiriaren erdialdeko zenbait gune eraiezinak bilakarazten ditu arrunt egokiak direlarik etxebizitza sozialak eraikitzeko eta ondotik Mairienia urbanizaziorako proposatzen du zenbait bizitegi sozial eraikitzeko 400 000 €ko etxe batzuen ondoan. Hauxe jukutria pollita !

THP honen helburu bakarra da denen interesa ahantziz, interes pribatu batzuei lehentasuna ematea !

Egun, 3 urteren buruan, hautetsi zenbaitek «dolu dutelarik» orduko erabakia harturik (ikus Vincent Bru) eta laborantxako lurren aldeko lemak bereganatu nahi dituztelarik, egun beraz, THP hau ez zen bozkatua izanen.

Guk, gosta ahala gosta, laborantxako lurren defentsa jarraikiko dugu eta legezko bide guziak erabiliko ditugu Marieniako ordoki miresgarriaren suntsitzea eragozteko.

Pauen entzunak ez bagira, Bordaleraino joanen gira dei egiteko.

Marienia, defendatzeko gune bat da eta atzarririk egoteko galdatzen dizuegu !

Borrokak segitzen du !!!!