NAHI DUGUN HERRIA
Herriko-hauteskundeetan bozen laurdena bildu eta, ezker abertzale
eta ekologista zerrendakoak giren guttiengoko 4 hautetsiak gaitu-
zue, parean ditugularik gehiengoko 25 hautetsi (horietarik 16k, ur-
tean eta orotara 113 918€ heineko indemnitatea eskuratzen dute).
Gure mandatuaren lehen sei hilabete hauetan, herri-gobernantza
eramateko erabiliak diren jokamoldeak aurkitu ditugu: herriko kont-
seiluko ibilmoldea, barne araudi konplexu eta higiezin batek gidatua
(batzorde gehienetan toki bakar bat oposizioko hautetsientzat, ezin
ordezkatuak…), kontseiluko bilkuretan eztabaida bakarrak gu lauek
auzapezarekin ditugunak baizik, parean beste kontseilariak mutu-
tasunez joak, aintzinetik dena trenkatua baita… eta beraz, halako
meza nagusi mota bat, eskea eskas, Buruzagiak prediku frango,
jarraikitzaile-talde handiak komunio suharra eta arrosario-pikorren
gisan deliberamendu parrasta bat…
Erran gabe doa, maiz basamortuan oihuka ari girela… haatik Kanbo
eta kanboarren interesari atxikiak baikira, gure oposizioak, tematia
izanik ere, hobekitzailea izan nahi du.
Gure esku sartzeak ainitzak izan dira (herriko igerilekua gehiagotan
idekia izan dadin galdegin, uztailaren 4eko uholdeen kudeaketa
deitoratu, Osasun eta Thermalismo Etxearen geroa argitu, Beau-
lieuren hesteari buruz gure kexa adierazi), baina baita ere zenbait
proposamen (tokiko demokrazioari buruzko gogoeta talde baten
osatzeko proposamena, herriko jendeen eta bereziki gazteen inpli-
katzeko auzo batzordeak sortzeko proposamena, batzordean sozial
mailako arazoen azterketa sakona, nahi duten ikasle elebidunentzat
eskola ondoko tailer elebidunen eskaintza, publikoari begira egiten
diren dokumentuetan euskara eta frantsesaren parekotasuna zutik
ezartzea…).
Gure ezadostasun eta oposizio fermua adierazi dugu tokiko zergen
emendatzeari buruz, urpetua izan daitekeen terrenoan karabana
aparkaleku proiektuari buruz, Ussimendia lurraren gaurko saltze
proeiktuari buruz…
Besteak beste dolu dugu batzordeetan egin den lan bakar bat ere
ez dela deliberazio baten gaia izan, inbestizamendu obrak herri
erdi eta Arnagaren inguruan baizik ez izaitea. Deitoratzen dugu
Musika eskolaren inguruko polemika, eta Arnagako baratzeetan
egiten zen antzerki festibalaren bukaeraren berri txarra.
Gaur egun indarrean den taldearen ekimen inguruan zaintza egiten
segituko dugu eta gure mandatuak iraunen duen sei urte hauetan
zuekin harreman hurbila ukaiten jarraituko dugu.