Skip to content

MARIENIA EZ HUNKI - PETIZIOA

Petizioa izenpetu lotura honetan klikatuz :  https://chng.it/ZsZ26XR88P

Kanboko herri sartzean, Bouygues-ek burutu nahi duen etxebizitza proiektu erraldoi batek, 3,7 ha laborantxa lur betonatuko ditu.

Gaurko egunean laborari batek ustiatzen dituen lur hauek, laborantxarako balore handikoak dira : leunak, eguzkitsuak, lantzeko errexak, pattarretan diren eta istripu-arriskua handia duten lurrak baino hiru aldiz emankorragoak dira.

Lur hauek erabil ditzakegu tokiko eta kalitatezko produktuak ekoizteko, ingurumena babestuz eta laborariei sari duina bermatuz.

Proiektu hau, beste garai batekoa da. Azken 15 urte hauetan, herriko etxeko gehiengoak egin ahalak egiten ditu lur horren jabeen probetxuko, salmenta horren ondorioz 3 milioi sakelaratuko baitituzte.

Etxebizitza sozialen eraikitzearen alde gira (gaurko egunean Kanbok legez ekoiztu behar zituen%25etik, %7 baizik ez ditu beteak), baina Marieniaren betonatzearen kasuan, estakurua besterik ez da, espekulazio hutsa helburu duen maniobra batean.

Euskal Herriko biztanleek ez dituzte gehiago onartu nahi batzuen diru-goseari bakarrik erantzuten dioten proiektuak. Proiektua zentzugabea da. Gelditu behar dugu, ondorioek ez baitute itzulbiderik.

Petizio hau izenpetuz, galdegiten dugu marieniako lurretan aurreikusia den etxebizitza proiektua, kendua izan dadin.